Archive for diciembre, 2006
Eskualdekako bileren berri
2006/12/05 3:28Joan zen ostegunean bukatu genituen eskualdeka egin ditugun bilerak. Guztira bost bilera izan dira eta Koordinadoraren bileretara orain arte etorri ez diren zenbait eskoletako gurasoek hartu dute parte. Honako hauek dira bileretara etorritakoak: Amoroto, Ea, Gautegiz-Arteaga, Ispaster; Gatika, Laukiz, Lemoiz; Areatza, Arrankudiaga; Artzentales; Atxondo, Aulesti, Mallabia eta Munitibar. Beraz, lehen helburua beteta.
Bileretan hitz egindakoaz ondokoak nabarmenduko genituzke.
- Bizkaiko Eskola Txikien Guraso Elkarteen Koordinadora eratzea ideia ona izan da eta zabaltzen eta sendotzen joateko ahalegina egiteak merezi du.
- Sarea egituratzen joateko, eskualdeka lan egitea aproposa ikusten da. Eskualdeko guraso elkarteen arteko harremana sendotzea interesgarria da elkarren berri zehatzagoa izan eta elkarrekin jarduerak egiteko. Gainera, Koordinadoraren bileretan eskualde guztiak ordezkatuak baldin badaude, informazioa eta eztabaida guraso elkarte gehiagotara zabaldu ahal izango da eskualdeko bileren bidez.
- Eraikinak txiki gelditu dira hainbat eskoletan eta eskola handitzeko edota eskola berria egiteko proiektuak onartzeko arazo handiak daude.
- Catering enpresen janaria onartzera presionatuta sentitzen dira hainbat eskola, bertako produktuak erabili beharrean.
- Jantokiko langileen ratioak kalkulatzeko umeak hiru taldetan sailkatzeak eta talde bakoitzean kopuru minimoa behar izateak kalte egiten digu.
- Garraioarekin ere arazo desberdinak daude: nahiz eta 2 km baino gertuago bizi, oinez joateko baldintza egokirik ez, eskolara goizegi (ordu bete lehenago) heltzea, nahiz eta autobusa bertatik igaro garraio eskubiderik ez izatea,…
- Eskolak zabaltzeko edo zikloak zabaltzeko traba handiak daude.
- Gure blogaren berri eman eta erabiltzera animatu genituen eskolak.
Hurrengo Koordinadoraren bilera Lakuako Eskola Txikien Batzordea abenduan bildu eta gero egingo dugu. Ordurako, eskualdeetako bileretara etorri ez diren guraso elkarteekin harremanetan jarri eta informazioa zabaltzeko ahalegina egingo da eskualde bakoitzean.
Besterik, ez. Poliki-poliki, baina ba goaz.
Categories: Koordinadora
No Comments »
Gaztainak Biltzen
2006/12/04 9:58
Areatzako eskolako haurrak urriaren 29an gaztainak biltzen joan ginen gure herriko inguruko parajetara. Aurreko astean zehar eskolan bertan gaztanei buruzko testutxo bat landu genuen: Gaztainak gure arbasoen elikaduraz izan duen garrantzia nabarmenduz eta zelan bildu eta gordetzen ziren aipatzen ere. Halaber; astelehenean urriaren 29a, arrastiko zazpietatik aurrera udaletxeko arkupetan gaztainak erre eta Areatzako aitite-amamak ixtorioak kontatzen zizkiguten bitartean jan genituen.
Categories: Berriak
No Comments »

