January 2007

Monthly Archive

BIGEren FESTA : EUSKARAZ BIZI

Posted by Paloma on 31 Jan 2007 | Tagged as: Orokorra

Aurten ere BIGEren festa Bilboko Kafe Antzokian egingo dugu, otsailak 11 arratsaldeko 4etan.

Zirko Iluna.jpgAurreko urteetan egin den bezala aurten ere “EUSKARAZ BIZI”, BIGE ren festa Bilboko Kafe Antzokian ospatuko dugu. Ekitaldiaren sarrera dohainik da. Panpotx aisialdi taldeak umeentzako tailerrak antolatu ditu arratsaldeko 4retatik aurrera.

Ondoren, 5etan, Hortzmuga Antzerki Taldea famili arteko antzerki ikuskizuna eskainiko digu, “zirko iluna”: Negu gorriko ilunabarra hiriaren kanpoaldean. Plaza erdian zorigaiztoko gurdi bi, antzina kolore bizikoak. Hainbeste urte, hainbeste bidai, hainbeste txaloren ondoren, zirko zaharra ahantzi eta gaur agur esango diote elkarri. Hala ere, Jumbo, arriskuaren maitalea, Kerkus, dama misteriotsua, Mirinda, ekilibrista paregabea eta Fredo, fartsaren profesionala, ez dira alde egiteko gauza izango, azkenengo emanaldia burutzeke.

Bilboko Kafe Antzokian, otsailak 11 arratsaldeko 4etan.

Montorrek eta Urretxindorrak parte hartu dute Sare-lehiaketan

Posted by Paloma on 24 Jan 2007 | Tagged as: Egitasmoak

Bi eskola hauen artean prestatutako proiektua aurkeztu dute BIGEk antolatu duen lehiaketan. Urtarrilean zehar aurkeztu behar dira proiektu guztiak, berez garaiz zaudete zuenak bidaltzeko. Proiektu bat kontatu, argazkiren bat bildu eta bidali, besterik ez duzue egin behar. www.sarekide.net web gunean azalpen guztia daukazue.

Animatu eta parte hartu!

Lizartza, Albiztur eta Berrobiko eskolen web gunea

Posted by Paloma on 24 Jan 2007 | Tagged as: Egitasmoak

Lizartza, Albiztur eta Berrobiko eskolen arteko harremana sendotzeko web gunea sortu dute, hain zuzen ere, blog bat. Horretan eskola bakoitzak parte hartzen du bere esperientziak besteei kontatzen, eta haien artean komunikazioa errazteko tresna bihurtu dute web gunea.

Testu batzuk eta argazki batzuk ikus ditzakezue hurrengo linka sakatuz: kontu kontari. Eta eskola bakoitzak daukan web gunerako linkak ere, hor topa ditzakezue.

Gaurko albistea, noski, elurra.

Lakuako Batzordearen bileraren berri

Posted by koordinadora on 10 Jan 2007 | Tagged as: Koordinadora

Abenduaren 14an bildu zen Lakuako Eskola Txikien Batzordea. Dakizuenez, Batzorde honetan Hezkuntza Saileko arduradun eta teknikariekin batera, Eskola Txikietako irakasle eta gurasoen ordezkariak hartzen dugu parte. Orain arteko arduraduna Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaria izan bada, hemendik aurrera Ikastetxeen Zuzendaria izango da Batzordeburua, eta bilera honetan Batzordearen egin beharrak eta lan egiteko dinamika zehaztu zituen Batzordeburu berriak:

  • Batzordea hiru hilabetean behin bilduko da gutxienez eta aldez aurretik, gai ordenarekin batera bileran aztertuko diren gaiei buruzko dokumentazio eta proposamenak banatuko dizkigute. Beraz, Batzordea bildu aurretik gure artean eztabaidatzeko aukera izango dugu.
  • Eskola Txikien definiziotik abiatuz, diagnostikoa egin nahi da, gaur egungo egoera ondo ezagutuz etorkizunari begira plangintza egin ahal izateko.
  • Eskolen arazo konkretu eta premiazkoak ere aztertuko dira.

Batzordeburuak gai askori buruzko iritzia azaldu zuen, baina eztabaida hurrengo bileretarako utzi genuen. Dena den ondoko ideiak azpimarratuko nituzke.

  • Txikia izateko gehienez 6 unitate izan behar du eskolak.
  • Hiru lurraldeetarako politika bakarra izan behar du.
  • Bizkaiko Eskola Txiki askok handitzen ari dira eta instalazio arazoak izango dituzte etorkizunean. Horri aurre egiteko udalen inplikazioa behar da.
  • Pertsonalaren formazioa bultzatu behar da. Topaketak antolatzen segitu behar dugu.

Hurrengo bileran jorratu nahi diren gaiak definizioa, diagnostikoa eta formazioa dira. Dokumentazioa heldu bezain laster gure Koordinadoraren bilera deituko dugu, gaiak eztabaidatu eta Lakuako Batzordera iritzi orokorra eraman ahal izateko.