February 2007

Monthly Archive

Hegaztien proiektua Gautegiz-Arteagan

Posted by Paloma on 26 Feb 2007 | Tagged as: Egitasmoak

topaketa3.jpgOtsailaren 10ean, zapatuan, goizeko hamar t“erdiak aldera, Muxikako eta Arteagako eskoletako gurasoak, eskola bietako zuzendariak eta irakasle batzuk, eta Elaia zentroko arduradunak bildu ginen Montorre eskolan. Ume ugari be etorri zen. Guztira ehun pertsonatik gora, gehienak muxikarrak.

Hasiera emateko, Gimnasia gelan sartu eta Elaia zentroko Jose Mari eta Edorta Unamunok, ume guztiak begira zituztela lurrean jesarrita, poltsatxo batzuetan zituzten txori batzuek erakutsi zizkiguten.

gehiago irakurri

Lemoizkoak igerian

Posted by Lemoiz on 23 Feb 2007 | Tagged as: Egitasmoak

Lemoizko eskolako 4 urtetik gorako 22 umeak Mungiako igerilekura joaten hasi dira igeriketa ikastaroa egitera. Ekintza hau hirugarren urtez egiten dugu aurten, pozik gaudenaren seinale. Barikuetan 10.15 abiatzen gara autobusez Mungiako igerilekurantz, bertan 11etatik 11.50ak arte uretan aritu ondoren bazkal ordurako eskolara bueltatzeko. Ekintza honetan denok hartzen dugu parte, umeek igerian egiten, gurasoek aldageletan laguntza ematen eta bi monitoreak ordaintzen, irakasleek denbora guztian umeen ardura izaten eta udalak autobusa ordaintzen. Otsailean hasi eta ekainera arte, 14 saio izango dituzte aurten. Udaran Armintzako portuan dzanga egiteko prest!

Santa Agedan kantuan

Posted by Lemoiz on 06 Feb 2007 | Tagged as: Egitasmoak

Santa Ageda

Beste eskola askotan bezala Lemoizko eskolako umeak ere ostiralean irten ziren Santa Ageda kantatzen. Goiz osoa ibili ziren umeak auzoz auzo kantuan, irakasle eta zenbait gurasoz lagunduta. Lemoiz auzoetan sakabanatuta dago eta, autobusez Armintzara eta Andrakara joan ondoren, eskolako auzoan Urizarren kantatuz bukatu zuten goiza. Eguraldia ere portatu zen, hotza baina ateri.