March 2007
Monthly Archive
Monthly Archive
Posted by Paloma on 28 Mar 2007 | Tagged as: Uncategorized
Ekainak 10 Zubietan ospatuko dugun eskola Txikien Festa. Egun horretarako behin behineko egitaraua haien blogean argitaratu dute: www.blogak.com/zubieta2007
Beste aldetik, blog horretan Bizkaiko Eskola Txikien web gunerako esteka jarri dute, guk haiena jarri dugun moduan. Elkar ezagutzeko tresnak izango direla espero dugu.
Bizkaiko Eskola Txiki batzuek ere jai desberdinak antolatzen dituzte. Web gune honetan jar dezakezue ospatuko duzuen festa, egitaraua, argazkiak… eta nahi duzuena. Edo emailez bidali.
Posted by Ispaster on 23 Mar 2007 | Tagged as: Egitasmoak
Posted by Ispaster on 23 Mar 2007 | Tagged as: Egitasmoak
Datorren Ostiralean, Martxoaren 30ean, Ispasterren ANTZERKI EGUNA ospatuko dogu. Arratsaldeko 5 etan, Eskolako Umeek, Udaberriari ongi etorria emango diote, Antzerkitxo bat eskeiniz. Gero, 6:30 etan, EN LA LONA Taldeak, AMETS ZIRKOA EUSKERAZKO BERTSIOAN Ikusteko aukera emango dituge. Zatozte danok, primeran pasatuko dogu eta …
Posted by Paloma on 22 Mar 2007 | Tagged as: Uncategorized
Pasa den ostiralean, hilak 16, Eako Udalak herrian eskola berriro zabaltzeko asmoz orain arte emandako urratsen berri eman ziguten bertako Alkateak eta Kultura zinegotziak. Laburbilduta, urtebete luzean Hezkuntza sailarekin harreman ganorazkoa (edo gutxienekoa) izateko ahaleginean ibili dira baina Hezkuntzatik oso tratu kaxkarra eman omen diete, eta erantzun argirik ere ez dute orain arte jaso. Hezkuntza Sailari Natxitua auzoan den eskola-eraikin zaharrenaren konponketa eta egokitze lanetarako udal arkitektoak burututako proiektua ere aurkeztu diote, beste datu eta informazio batzuekin osatutako txosten batean, baina momentuz ez aldeko ez ez kontrako erantzunik,antza. Haserre eta protesta gutuna ere zuzendu diote Sailburuari jasotako tratuagatik eta erantzun egokien zain daude. Bitartean Udalak aurrera jarraitzen omen du udalerrian eskola berriro izateko asmoarekin.
Gurasoen partetik autokritika ere egon zen, eskola berriro zabaltzeko saltsa honetan hasi ginenetik hona ez dugulako urrats sendorik eman, eta ez dugulako lortu gure arteko gutxieneko lotura, harreman eta ekimenerako gaitasunik.
Baina beharrak asko laguntzen du, dio esaerak, eta denok ikusten dugu ezinbesteko eskola zabaltzea, beraz gurasook bilera deituko dugu hemendik gutxira gai orden zehatz batekin: batetik, esperientziadun bat gonbidatuko dugu bere esperientziaren berri emoteko, eta bestetik zehaztuko dugu zer egiteko kapaz garen , zertarako konpromisoa hartzen duen bakoitzak eta horren arabera zehaztu hemendik aurrera eman beharreko pauso zehatzak.
Laster izango duzue bilera horren deialdiaren berri.
Posted by Paloma on 21 Mar 2007 | Tagged as: Berriak
2007ko ekainaren 10ean ospatuko da Eskola Txikien Festa Zubieta herrian. Hori eta beste albisteak kontatzen duen blog berri bat prestatu dute, hauxe da helbidea: www.blogak.com/zubieta2007
Posted by Ispaster on 09 Mar 2007 | Tagged as: Uncategorized
Ispasterko eskolako ikasle, irakasle eta gurasook bigarren urtez animatu gara iñauteriak gure kabuz antolatzeaz. Orain arte Lekeitiora joaten ginen, baina jende gehiegi bertan eta gure umeak ez ziren protagonista sentitzen, beraz ihaz hasi ginen gure herrian jaialdia antolatzen. Oso ondo pasatu genuenez, aurten ere horri ekin diogu eta txokolatada, kalejira, dantzak eta bazkari bategaz primeran pasatu genuen. Argazkia horren erakusgarri.
Posted by koordinadora on 09 Mar 2007 | Tagged as: Koordinadora
Martxoaren 15ean, arratsaldeko 6.30etan Bizkaiko Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinadoraren bilera izango dugu BIGEn (Ronda 27, 1. ezk). Besteak beste, ondoko gaiak aztertuko ditugu:
Animatu eta parte hartu, eta ezin bazarete etorri antolatu zaitezte eskualdeko norbait etor dadin.