IÑAUTERIAK ISPASTERREN

March 9, 2007 11:10 am

2007ko iñauteriakIspasterko eskolako ikasle, irakasle eta gurasook bigarren urtez animatu gara iñauteriak gure kabuz antolatzeaz. Orain arte Lekeitiora joaten ginen, baina jende gehiegi bertan eta gure umeak ez ziren protagonista sentitzen, beraz ihaz hasi ginen gure herrian jaialdia antolatzen. Oso ondo pasatu genuenez, aurten ere horri ekin diogu eta txokolatada, kalejira, dantzak eta bazkari bategaz primeran pasatu genuen. Argazkia horren erakusgarri.

No Responses to “IÑAUTERIAK ISPASTERREN”

Care to comment?