Eako Udalak herrian eskola berriro zabaldu nahi du
March 22, 2007 12:43 pmPasa den ostiralean, hilak 16, Eako Udalak herrian eskola berriro zabaltzeko asmoz orain arte emandako urratsen berri eman ziguten bertako Alkateak eta Kultura zinegotziak. Laburbilduta, urtebete luzean Hezkuntza sailarekin harreman ganorazkoa (edo gutxienekoa) izateko ahaleginean ibili dira baina Hezkuntzatik oso tratu kaxkarra eman omen diete, eta erantzun argirik ere ez dute orain arte jaso. Hezkuntza Sailari Natxitua auzoan den eskola-eraikin zaharrenaren konponketa eta egokitze lanetarako udal arkitektoak burututako proiektua ere aurkeztu diote, beste datu eta informazio batzuekin osatutako txosten batean, baina momentuz ez aldeko ez ez kontrako erantzunik,antza. Haserre eta protesta gutuna ere zuzendu diote Sailburuari jasotako tratuagatik eta erantzun egokien zain daude. Bitartean Udalak aurrera jarraitzen omen du udalerrian eskola berriro izateko asmoarekin.
Gurasoen partetik autokritika ere egon zen, eskola berriro zabaltzeko saltsa honetan hasi ginenetik hona ez dugulako urrats sendorik eman, eta ez dugulako lortu gure arteko gutxieneko lotura, harreman eta ekimenerako gaitasunik.
Baina beharrak asko laguntzen du, dio esaerak, eta denok ikusten dugu ezinbesteko eskola zabaltzea, beraz gurasook bilera deituko dugu hemendik gutxira gai orden zehatz batekin: batetik, esperientziadun bat gonbidatuko dugu bere esperientziaren berri emoteko, eta bestetik zehaztuko dugu zer egiteko kapaz garen , zertarako konpromisoa hartzen duen bakoitzak eta horren arabera zehaztu hemendik aurrera eman beharreko pauso zehatzak.
Laster izango duzue bilera horren deialdiaren berri.
Categories: Uncategorized
1 Comment »


One Response to “Eako Udalak herrian eskola berriro zabaldu nahi du”
[...] Honi buruzko albiste bat eta bi iradokizun dauzkagu. [...]
Care to comment?