June 2007
Monthly Archive
Monthly Archive
Posted by Paloma on 25 Jun 2007 | Tagged as: Uncategorized
Pasa den ikasturte bezala Busturialdeko Eskola Txikien jaia ospatu dugu. Horretan jolas asko partehartze ona eta giro ederra izan zen.
Posted by Paloma on 19 Jun 2007 | Tagged as: Uncategorized
Zubietan ospatutako Festan bideo txiki batzuk atera genituen. Jolasak eta giroa erakusten dituzten bideoak dira, ikusteko sakatu hurrengo binkuloak:
Posted by koordinadora on 19 Jun 2007 | Tagged as: Koordinadora
Ikasturte bukaera bertan dugunez, Bizkaiko Eskola Txikien Guraso Elkarteen bilera egitea pentsatu dugu. Bilera Ekainaren 26an, asteartean, arratsaldeko 6etan BIGEren egoitzan (Ronda kalea 27, 1. Ezk, Bilbo) izango da ondoko gaiak aztertzeko:
Zuen partehartzeak garrantzi handia du, gure koordinadoraren lana aurrera eramateko. Ezin baduzue bilerara etorri, eskualdeko guraso elkarteekin koordinatu zaitezte, eskualde bakoitzetik norbait etor dadin. Dena den onena, bertan izatea da, beraz, animatu eta etorri!
Posted by Paloma on 11 Jun 2007 | Tagged as: Uncategorized, Egitasmoak
Denetariko jolasak, pailazoak, eskoletako lanen erakusketa, txekorra…eta musika kalez kale batukada talde baten eskutik. Zubieta herrian giro onean ospatu genuen eskola txikien festa eta errebindikazio gunea ere izan genuen, noski erraustegiaren kontrakoa. hemen argazki batzuk*. (Klikatu handiagoak ikusteko):
Eta argazki gehiago ikusteko Festarako argitaratutako blogean bilatu ahal duzue.
*Argazkilaria: Paloma Migliaccio Vazquez
Posted by Arrankudiaga on 11 Jun 2007 | Tagged as: Uncategorized
ARRANKUDIAGAKO ESKOLAK EGINDAKO ELKARRIZKETA
Entrebista hau mutil bati egin diogu, Diego, motorrei buruz doa. Ezkonduta dago, mutil bat dauka (Peio), eta Alainen auzokidea da. Arrankudiagan bizi da. Elkarrizketa irakurri
Posted by Paloma on 07 Jun 2007 | Tagged as: Berriak
Ekainak 10, hurrengo domekan Zubietan ospatuko den festarako dena prest dago. Egitaraua eta informazio guztia sortu duten blogean daukazuela gogoratu nahi dizuegu. www.blogak.com/zubieta2007. Blog hau bizirik dago, denetariko informazioak ikus ditzakezue eta zalantzarik izanez gero harremanetan jartzeko aukera ere hortxe duzue.
Posted by Paloma on 07 Jun 2007 | Tagged as: Uncategorized
Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik
Ondarroako Jaia ederra igaro da. Eguraldia lagun giro eder eta jatorrean murgildu gara Ondarroako zonalde guztietan hainbat ekitaldiekin gozatuz, pailazoak, tailerrak, kontzertuak, kirolak… Herria jaia bihurtuz, parajea kolorez bete dugu bertan parte hartu dugun guztiok. Eta guztioi mila esker.