|
Archive for September, 2007
September 21, 2007 10:19 pm

Pasa den asteazkenean hitzalditxo bat izan genuen Ispasterren.
TTAKUN Elkartearen eskutik, hizlaria Iñaki Eizmendi eta Julio Ibarra hizlari gonbidatua. (Ispasterko Udalaren laguntzarekin).
Gaia: NO SABEMOS EUSKERA… ¿COMO PODEMOS AYUDAR A NUESTROS HIJOS?
Oso interesgarria izan zan, ikuspuntu guztietatik. Euskaldunon ardurak lasaitu eta erdaldunei berriz animatu egiten zitzaien dakiten euskera gutxi erabiltzeko.
Elebiduna (edo gehiago) izatea oso aberasgarria da. Badirudi gainera zenbat eta gehiago burua erabili (hizkuntz desberdinetan) osasungarria ere badela. Eta noski hizkuntza bat behar duzunean jakitea eta erabili ahal izatea ezin hobea da.
Gurasook normalean izaten ditugun hainbat galdera aztertu genituen.
Hitz gutxitan batzeko, esango nuke, umeek naturalki ikasten dituztela hizkuntzak eta naturalki hartu behar direla nahasketak. Erdera, batua edo gure herriko euskera, danak nahastuta erabiltzen badituzte ere, helduko da momentu bat bereizten jakingo dutena. Beti esan ohi dugu umeak esponja bezalakoak direla eta egiaztatu baino ez genuen egin.
Dakigun euskera gutxi beraiei erakustea oso ona da, batez ere gure izaera baikorra agirian jartzen dugulako. Noski, helduko dela momentu bat beraiek guk baino gehiago jakingo dutena, baina bitartean guk ere zerbait ikasiko dugu eta lehen esan dudan bezala gure baikortasuna erakutsiko diegu. Laburpen modura esan, denon artean euskarari bultzakada eman behar diogula.
Categories: Berriak
1 Comment »
September 3, 2007 10:43 am
Kaixo guztioi, berriro zuen esanetara gaude eskola txikien inguruko edozein gauza kontatzeko gune honetan. 2007-2008 ikasturtea hastear dago eta horrekin eskola txikiak sustatu eta hobetzeko guztion lana.
Eta beroketa ariketak egiten hasteko hemen daukazue pasa den ikasturtearen bukaeran Ispaster eskolak egindako ahaleginen ondorioz sortu duten bloga: www.ispastereskola.blogspot.com
Beste gauzen artean hauxe irakurri ahal izan dugu Ispasterreko blogean: “Ostiral goizetan eskolako bloga egiten dugu, ordenagailu gelan, bakoitza ordenagailu batekin. Astean zehar zer gertatzen den eskolan kontatzen dugu. Oso polita gelditzen zaigu, argazki bat jartzen dugu batzuetan politago gelditzeko; horrela ordenagailuan idazten ikasten dugu”.
Beste aldetik, Bizkaiko eskola Txikien blog honetan zuen iradokizunak edo albisteak jartzeko aukerak gogoratzen dizkizuet:
- Eskola bakoitzari emandako pasahitzarekin sartu eta “post” (albiste) berri bat sortu.
- Idatzitako albiste batean iradokizun bat gehitu (errazagoa)
- Harremana atalean mezu bat idatzi.
- Baita gure korreo elektronikora edo BIGEkora mezu bat bidaliz ere zuen informazioa jaso eta argitaratuko dugu.
Categories: Egitasmoak
No Comments »
|
|