Ispaster eskolak blog bat sortu du

2007/09/03 10:43

Kaixo guztioi, berriro zuen esanetara gaude eskola txikien inguruko edozein gauza kontatzeko gune honetan. 2007-2008 ikasturtea hastear dago eta horrekin eskola txikiak sustatu eta hobetzeko guztion lana.

Eta beroketa ariketak egiten hasteko hemen daukazue pasa den ikasturtearen bukaeran Ispaster eskolak egindako ahaleginen ondorioz sortu duten bloga: www.ispastereskola.blogspot.com

Beste gauzen artean hauxe irakurri ahal izan dugu Ispasterreko blogean: “Ostiral goizetan eskolako bloga egiten dugu, ordenagailu gelan, bakoitza ordenagailu batekin. Astean zehar zer gertatzen den eskolan kontatzen dugu. Oso polita gelditzen zaigu, argazki bat jartzen dugu batzuetan politago gelditzeko; horrela ordenagailuan idazten ikasten dugu”.

Beste aldetik, Bizkaiko eskola Txikien blog honetan zuen iradokizunak edo albisteak jartzeko aukerak gogoratzen dizkizuet:

  • Eskola bakoitzari emandako pasahitzarekin sartu eta “post” (albiste) berri bat sortu.
  • Idatzitako albiste batean iradokizun bat gehitu (errazagoa)
  • Harremana atalean mezu bat idatzi.
  • Baita gure korreo elektronikora edo BIGEkora mezu bat bidaliz ere zuen informazioa jaso eta argitaratuko dugu.

No Responses to “Ispaster eskolak blog bat sortu du”

Care to comment?