EUSKARARI BURUZKO HITZALDIA ISPASTERREN
September 21, 2007 10:19 pmPasa den asteazkenean hitzalditxo bat izan genuen Ispasterren.
TTAKUN Elkartearen eskutik, hizlaria Iñaki Eizmendi eta Julio Ibarra hizlari gonbidatua. (Ispasterko Udalaren laguntzarekin).
Gaia: NO SABEMOS EUSKERA… ¿COMO PODEMOS AYUDAR A NUESTROS HIJOS?
Oso interesgarria izan zan, ikuspuntu guztietatik. Euskaldunon ardurak lasaitu eta erdaldunei berriz animatu egiten zitzaien dakiten euskera gutxi erabiltzeko.
Elebiduna (edo gehiago) izatea oso aberasgarria da. Badirudi gainera zenbat eta gehiago burua erabili (hizkuntz desberdinetan) osasungarria ere badela. Eta noski hizkuntza bat behar duzunean jakitea eta erabili ahal izatea ezin hobea da.
Gurasook normalean izaten ditugun hainbat galdera aztertu genituen.
Hitz gutxitan batzeko, esango nuke, umeek naturalki ikasten dituztela hizkuntzak eta naturalki hartu behar direla nahasketak. Erdera, batua edo gure herriko euskera, danak nahastuta erabiltzen badituzte ere, helduko da momentu bat bereizten jakingo dutena. Beti esan ohi dugu umeak esponja bezalakoak direla eta egiaztatu baino ez genuen egin.
Dakigun euskera gutxi beraiei erakustea oso ona da, batez ere gure izaera baikorra agirian jartzen dugulako. Noski, helduko dela momentu bat beraiek guk baino gehiago jakingo dutena, baina bitartean guk ere zerbait ikasiko dugu eta lehen esan dudan bezala gure baikortasuna erakutsiko diegu. Laburpen modura esan, denon artean euskarari bultzakada eman behar diogula.
Categories: Berriak
1 Comment »


One Response to “EUSKARARI BURUZKO HITZALDIA ISPASTERREN”
Ados nago zurekin, eta ez ahaztu umeekin asko ikasten dugula helduok ere. Haiekin hizkuntza eta bizitza batera ikasten ditugu.
Gainera haiek barneratzen dute euskara bizitzaren arlo guztietan erabiltzen dela eta ez bakarrik eskolan; euskara bizitzeko hizkuntza dela.
Care to comment?