Lemoizkoak Beintzan ostabere
November 5, 2007 4:10 pmIazko oroimena hain ona izanik, aurten ere Lemoizko eskolako guraso eta umeak Beintzako Orbela aterpetxean izan gara asteburua pasatzen. Oraingo honetan 36 izan gara urriko azken asteburuan bertaratu garenok eta Mikelen iradokizunei jarraituz gure ume txikientzako (3-10 urte bitartekoak) aproposak izan diren jarduerak egin ditugu.
![]()
Larunbat goizean Leurtzako urtegietara joan ginen ibilbide laburra egiteko. Ibilbide erraza eta udazkenean murgildutako inguru zoragarria. Goiza bukatzeko Donamariara joan ginen, bertako zabu, tirolina eta gainontzekotan umeak (eta nagusiak) primeran pasatu zutelarik. Aterpetxean bazkaldu ostean, gaztainak biltzera joan ginen basora, bertako gaztainondo zaharren presentziarekin aho zabalik geldituz.
![]()
Igandean berriz, Zugarramurdira joan ginen bertako leizeak ikustera. Mikel eta Idoiak prestatutako luxuzko ‘picnic’a dastatu ostean etxerako bidea hartu genuen.
Honi guztiari eguraldi ederra eta Mikel eta Idoiaren tratu berezia eta janari goxoa gehituz gero, beti ere detailez beteak, asteburu zoragarria izan dugula esan behar dugu aurten ere.
Hala ere, hain ondo pasatzeak dilema bat sortzen digu, datorren urtean leku berriren bat ezagutzera joan ala berriz ere Beintzako bisita errepikatu? Dilema gogorra, benetan.
Categories: Egitasmoak
No Comments »


No Responses to “Lemoizkoak Beintzan ostabere”
Care to comment?