Azaroko batzarra
November 27, 2007 1:22 pmDakizuenez pasa den astean Bizkaiko Eskola Txikietako Guraso Elkarteen batzarra egin genuen Bilbon. Batzar honetan Arrankudiaga, Artzentales, Atxondo, Aulesti, Bakio, Busturia, Ea, Ispaster eta Lemoiz eko ordezkariak eta BIGEko teknikaria bildu gara.
Jende berri asko etorri zen eta haien IGEetan berriak direnak ere. Hori dela eta batzarrean sortzen ari den koordinadora zertan datzan azalduz eman diogu hasiera batzarrari.
Eskola Mapa berria egiteko prozesuaz argibideak eman ziren. Prozesu hau ez dago itxita eta gure ekarpenak egiteko aukera izango dugu. Bi dira kezkatzen gaituzten gaiak. Alde batetik, eskolen tipologia aipatzen denean, Eskola Txikiak eta osatugabeak nahastu egiten dira. Nahasmen hori konpontzeko osatuak/osatugabeak terminoak erabili beharrean arruntak/txikiak erabiltzea proposatuko dugu. Gainera, gutxiengo ikasle kopuruak ere aldatzea proposatu nahi dugu, errealitatea hobeto islatzeko asmoz. Bigarren kezka, eskola bilguneena da. Indartu nahi dira bilguneak eta zerbitzu guztien antolamendu unitatea izango dira. Zenbait bilguneetan eskola txiki bakarra dagoenez, bilgune desberdinen eskolen arteko harremana izan ahal izateko atea irekita uztea proposatuko dugu
Bizkaiko Eskola Txikien Guraso Elkarteen Koordinadoraren aurtengo erronkak eta funtzionamendua: sortzen ari garen koordinadora honetan Eskola Txikien Guraso Elkarteko guztiak parte izan gaitezke. Gure partaidetza baita koordinadora osatzen duena. Bizkaiko Eskola Txikietako gurasoak biltzeko, gure zalantzak argitzeko, eta eskubideak defendatzeko elkartu ahal gara eta horretarako BIGEren laguntza daukagu.
Aurtengo erronken artean gure arteko ezagutza eta komunikazioa areagotzea da. Horretarako baliabide desberdinak martxan jarri ditugu: sortutako blogean guztiok parte hartu ahal dugu, Bilboko eta zonaldeko batzarrak, posta elektronikoak eta telefonoak
Eskoletako aurtengo zailtasunak, galderak⦠Denbora gutxi izan genuen azken gai honetarako, baina zalantza batzuk atera ziren eta bilera amaituta telefonoz eta posta elektronikoz beste galdera batzuk argitu ditugu.
Categories: Koordinadora
No Comments »


No Responses to “Azaroko batzarra”
Care to comment?