Archive for February, 2008

Santa Ageda Amoroton

February 11, 2008 2:05 pm

Amoroton Santa Ageda egunean kaleetara irten ziren argazki eder hauetan ikusi ahal duzuen bezala eta hurrengo abesti hau kantatu zuten:

s-ageda-1tx.jpg s-ageda-3tx.jpg s-ageda-4tx.jpg

SANTA AGEDA BEZPERA DUGU

EUSKAL HERRIKO EGUNA

ETXE GUZTIAK KANTUZ POZTEEKO

AUKERATUA DUGUNA

ZERU GOIGOIAN EDER IZARRA

ERREKALDIAN LIZARRA

ETXE HONTAKO NAGUSI JAUNAK

URRE GORRIZKO BIZARRA

ETXEKO ANDRA BIHOTZ ZABALA

TOKI HONEKO ALABA

ESKEAN GATOZ ONDO JAKINIK

ESKU ZABALA ZARALA

ORAIN SARIA HARTU DOGU TA

AGUR IKUSI ARTEAN

SANTA AGEDA LAGUN DOGULA

BIZI GAITEZEN BAKEAN.

Santa Ageda Eguna

February 4, 2008 4:24 pm

santageda1_01.gif Seguru asko zuen eskoletan, auzoetan edo herrietan Santa Ageda eguna ospatzen duzue. Tradizionalki egun honetan taldeka abestera joaten gara auzoz auzo, etxez etxe. Argazkiak aterako duzuelakoan gaude eta blog honetan argitaratu ahal dituzuenez, horien zain egongo gara hurrengo egunetan. Ez bazarete moldatzen argazkiak igotzen bidali posta elektronikora eta BIGEtik jarriko ditugu. Argazkiekin egindakoa edo komentarioren bat bidali ahal duzue ere. Ondo pasatu eta abestia ahaztu baduzue, hona hemen:

Zorion etxe hontako denoi!

Oles egitera gatoz,

aterik ate ohitura zaharra

aurten berritzeko asmoz

Ez gaude oso aberats diruz,

ezta ere oinetakoz.

Baina eztarriz sano gabiltza,

ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera degu

Euskal Herriko eguna,

etxe guztiak kantuz pozteko

aukeratua deguna.

Santa maitea gaur hartu degu

gure bideko laguna.

Haren laguntzaz bete gentzake

egun hontako jardura.

Beste bertsiorik ezagutzen al duzue? Ba, animatu eta hementxe igo, seguru aski bizkaieraz izango duzue baten bat ezta?

Eskola Txikien gurasoen Batzarrak

February 1, 2008 12:19 pm

Eskola Txikien egoera zelan dagoen ikusteko eta hobetzeko datorren astean zonaldeko batzarrak egiten hasiko gara.

Batzar hauetan, besteak beste, hurrengo gaiak jorratuko ditugu:

1) Koordinadoraren berri ematea: Bloga, datu basea,..

2) Eskualdearen egoera. Biltzen gara? Egiten dugu zerbait elkarrekin?

3) Informazioa zabaldu: Lakuako Batzordea, eskola mapa, …

4) Eskolen eskaera, arazo, lehentasunak

Batzar guztiak arratsaldeko 7etan izango dira. Aurreikusi ditugun datak eta tokiak hauexek dira:

batzarrak.jpg

Ez badatorkizue ondo zuen eskualdera joatea beste batzar batera joan zaitezkete. Mesedez, deitu edo erantzun asistentzia konfirmatzeko.