Santa Ageda Eguna
2008/02/04 16:24
Seguru asko zuen eskoletan, auzoetan edo herrietan Santa Ageda eguna ospatzen duzue. Tradizionalki egun honetan taldeka abestera joaten gara auzoz auzo, etxez etxe. Argazkiak aterako duzuelakoan gaude eta blog honetan argitaratu ahal dituzuenez, horien zain egongo gara hurrengo egunetan. Ez bazarete moldatzen argazkiak igotzen bidali posta elektronikora eta BIGEtik jarriko ditugu. Argazkiekin egindakoa edo komentarioren bat bidali ahal duzue ere. Ondo pasatu eta abestia ahaztu baduzue, hona hemen:
Zorion etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.
Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jardura.
Beste bertsiorik ezagutzen al duzue? Ba, animatu eta hementxe igo, seguru aski bizkaieraz izango duzue baten bat ezta?
Categories: Uncategorized
No Comments »


No Responses to “Santa Ageda Eguna”
Care to comment?