Archive for May, 2008

BIGEren asegurua eta ikasleen asegurua

May 20, 2008 11:12 am

Egindako zonaldeko bileretan zalantza batzuk atera ziren, horien artean aseguruei buruzkoak. Hori dela eta BIGEren webgunean dauden dokumentuentzako esteka luzatzen dizkizuet informazio guztia eskura ahal izan dezazuen. Gogoratu BIGEren barnean egoteagatik IGEak ardura zibileko asegurua daukala, hau da “a terceros” delakoa.

Eta beste aldetik ikasle bakoitzak (ikastetxe batzuetan guztiek) kontratatzen duena aseguru medikoa dela. Informazio gehiago:

Eta zalantzarik izanez gero edo kasu partikularrak komentatzeko BIGErekin harremanetan jarri ahal zarete.

Eskola Txikien Festa Zerainen

11:00 am

logoa20081.gifAurten Eskola Txikien Festa ekainaren 8an izango da Gipuzkoako herri txiki batean, Zerainen. Dena prest dago egun polita eta dibertigarria pasatzeko, argitaratutako blogean dagoen egitarauan ikusi ahal dugun moduan haurrentzako jolasak eta musika izango da. Kanta bat ere badago prest eta jada ezagutzen dituzuen kamisetak. Gainera izugarrizko bazkari ona antolatu dute. Hori dena Festaren blogean dago jarrita.

Hantxe ikusiko garelakoan,

eguna gozatu!