Archive for June, 2008

Eskola Txikien III topaketetarako izen ematea

June 17, 2008 9:40 am

Eskola Txikien III Topaketak datorren asteazkenean, ekainaren 25ean, izango dira Durangon. Eskola Txikietako irakasle eta gurasoekin bat egin eta esperientzia desberdinak ezagutzeko aukera ederra dugu. Parte hartzeko Matrikula inprimakia bete eta bertan azaltzen den moduan bidali. Epea ekainaren 20an bukatzen da.
Animatu!


Eskola Txikietako III. Topaketak

June 2, 2008 11:28 am

Ekainaren 25ean Durangoko institutuan egingo dira aurtengo topaketak. Egun osoan zehar hitzaldiak eta tailerrak izango dira. Modu didaktiko eta entretenigarrian prestatuta dagoen egitarauan gurasoen intereseko batzuk daudela uste dugu, eta hara joateko animatzen zaituztegu. Beheko irudian egitaraua ikusi ahal duzue.
kartela_08_top tx.JPG

Egitaraua handiagoa ikusteko eta inprimatzeko: egitaraua.doc