Aspalditik geneukan kartel bat egiteko asmoa, baina oso eskola gutxi garenez kartel gutxi ateratzeko diru asko gastatuko genukeela uste genuen.
Â
Horregatik kartel horri balio bat ematea pentsatu genuen, erabiltzeko kartel bat izan behar zuen. Eta erabiltzeko kartel bat, idazteko kartel bat izan daiteke. Hau dela eta koaderno antzeko kartel bat atera dugu, eskolan jarri behar dituzuen oharrak idazteko. Jai baten programazioa, adibidez, ekintza bat ezagutarazteko, eta abar.
Â
Eskola bakoitzari ale batzuk bidaliko dizkizuegu, behar duzuenean erabiltzeko. Bai IGEk bai zuzendaritza taldeak edo irakasleek erabili ahal izango duzue. Kartel erabilgarria izatea espero dugu.Â