February 2009

Monthly Archive

Eskola Txikien III. Topaketen bilduma

Posted by Paloma on 27 Feb 2009 | Tagged as: Uncategorized

Eskola Txikien III. topaketak2008ko ekainaren 25ean Durangon izandako topaketak liburuxka batean jaso dira. Horietan hitzaldiak eta  tailerren datuak, argazkiak eta jardunaldien balorazioa ikusi ahal ditugu.

Bizkaiari dagokionez informazio hau aurkitu ahal dugu:

  • Gurasoen tailerra.
  • Gautegiz-Arteagako “Montorre” eta Muxikako “Urretxindorra” eskoletako Inguruko hegaztiak proiektua.
  • Portfolio europarra: Lemoizko eskola (hizkuntzen pasaportea)
  • Bihurrikerien liburua, Arrankudiaga eskolan
  • Bizkaiko hiru eskola txikien proiektua: Arrankudiaga, Areatza eta Zeberioko eskolak

liburuxka eskuratu

Bizkaiko Eskola Txikien Gurasoen Batzarra

Posted by Paloma on 11 Feb 2009 | Tagged as: Uncategorized

Bada garaia ikasturte honetako Bizkaiko Eskola Txikien Gurasoen batzarra izateko. Egungo egoera aztertu, azken hilabetetan izandako aldaketak ezagutu eta beste gauza batzuk komentatzeko batzarra. Hauxe gai ordena:-Instituzioekin pasa den urtean izandako harremana.
-Gaur egungo egoera, nor dago zer egiten (Bizkaian, Gipuzkoan, Instituzioetan)
-Web guneak, Gipuzkoakoa, Bizkaikoa eta eskoletakoak
-Eskoletako beharrak
-Aurtengo eginbehar-helburuak.
-Aurtengo jaia
-bestelakoak

BIGEko egoitzan bilduko gara otsailaren 18an arratsaldeko 6etan, Bilboko Ronda Kalea,27. 1.Ezkerra. Zuek guztiok hemen egotea espero dugu eta zuen ekarpenak mahairatuko duzuelakoan gaude.

Matrikulazio jaia

Posted by Lemoizko eskola on 04 Feb 2009 | Tagged as: Uncategorized

Urtero bezala matrikulazio garaia iritsi denez, Lemoizko eskolan jaitxo bat ospatuko dugu larunbatean, otsailaren 7an. Jaiaren helburua familia berriak eskola eta bertako errealitatera gerturatzea da. Arratsaldeko 5etan hasiko gara Kiska taldearen ‘Bolaluma’ antzezlanarekin, ondoren txokolate lapikoaren inguruan elkartu eta eskola ezagutzeko aukera izango dugularik.