Urtero bezala matrikulazio garaia iritsi denez, Lemoizko eskolan jaitxo bat ospatuko dugu larunbatean, otsailaren 7an. Jaiaren helburua familia berriak eskola eta bertako errealitatera gerturatzea da. Arratsaldeko 5etan hasiko gara Kiska taldearen ‘Bolaluma’ antzezlanarekin, ondoren txokolate lapikoaren inguruan elkartu eta eskola ezagutzeko aukera izango dugularik.