Bada garaia ikasturte honetako Bizkaiko Eskola Txikien Gurasoen batzarra izateko. Egungo egoera aztertu, azken hilabetetan izandako aldaketak ezagutu eta beste gauza batzuk komentatzeko batzarra. Hauxe gai ordena:-Instituzioekin pasa den urtean izandako harremana.
-Gaur egungo egoera, nor dago zer egiten (Bizkaian, Gipuzkoan, Instituzioetan)
-Web guneak, Gipuzkoakoa, Bizkaikoa eta eskoletakoak
-Eskoletako beharrak
-Aurtengo eginbehar-helburuak.
-Aurtengo jaia
-bestelakoak

BIGEko egoitzan bilduko gara otsailaren 18an arratsaldeko 6etan, Bilboko Ronda Kalea,27. 1.Ezkerra. Zuek guztiok hemen egotea espero dugu eta zuen ekarpenak mahairatuko duzuelakoan gaude.