Archive for enero, 2010

Eskola Txikiak arriskuan

2010/01/22 12:20

Gaur egun Eskola Txikiak kalitatezko eskolak dira eta herriak bizirik mantentzen dituzte. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ez du, antza, modu berean ikusten. Ez dakigu seguru zer gerta daiteken eskola txikiekin, baina arriskuan daudela uste dugu. Egoera larrian daudela.

Hori dela eta, honekin batera bidaltzen dugun atxikimendua (manifestua) sinatzea eskatzen dizuegu, zuzendaritzak, eskola kontseiluak, IGEak eta Udalak sinatu ahal dute. Mesedez, berbidali lehen bait lehen nahi duzuen modura, posta elektronikoz, arruntaz, faxez.

Aldi berean, eta indarra hartu eta erakusteko, gure eskola txikietan ikasi duten egun gizartean ezagunak diren pertsonekin harremanetan jarri nahiko genuke. Zuen eskoletan ikasi duten pertsona ezagunak zeintzuk diren jakinarazten badiguzue eskertuko genizuke. Agian haien harremana dauzkazue ere.

Zuen parte hartzea espero dugu, eskerrik asko,

ESKOLA TXIKIEN MANIFESTUA.doc

12:19