Archive for February, 2010

Eako eskola berria, Natxituan

February 2, 2010 6:44 pm

Ea herrian eskola txiki berri bat zabaldu dute, Natxituko eskola. Atzo bertan ateak zabaldu zituzten eta momentuz dauden 8 ikasle eraikin berrituan klase hartu zuten. Egun dauden arazoekin pozteko albistea da, eskola berri bat zabaltzea.
Haur hezkuntzako zentro honetan 2 eta 4 urte bitarteko haurrak daude. Ikasleentzako bi gela psikomotrizitatea lantzeko gela, jantokia, irakasleentzako bulegoa eta batzar lekuak osatzen dute eskola. Natxituko eskola herriaren proiektua izan da eta gurasoen parte hartzea ezinbestekoa izan da, Amaia Orbek Natxituko eskolako irakasleak esan duen bezala.