|
Archive for marzo, 2010
Atzo izan zen Eusko Legebiltzarraren Larraulgo eskola 12 urtera luzatzearen eztabaida eta bozketa. Larraulgo ordezkariek Legebiltzarrean aurkeztu zuten euren kasua, eta jasotako jarrerak islatu dira atzo Legebiltzarrean, ez da aldaketarik izan. PSOE da aurka bozkatu duen bakarra, beste alderdi guztiek eman dute baietza:
2010/2011 ikasturtean 8 urtera arteko Lehen Hezkuntza jartzea Larraulen martxan, eta progresiboki 12 urtera arte luzatzen joatea.
Legebiltzarkideek eskatu diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari birplanteatu dezala bere ezetza, Larraulgo eskolak baldintza guztiak betetzen dituelako: legeak agintzen duen haur kopurua, udalaren inplikazio osoa (eskolarako egoitza udalak jartzen du, Jaurlaritzak egin beharreko gastua kenduz) eta herriko sektoreak batzen dituen proiektua izatea (irakasle, guraso, udal…).
Categories: Uncategorized
No Comments »
|
|