Gipuzkoako hiru eskola txiki egoera larrian

2010/04/26 15:19

Gipuzkoako hiru eskola txikietan lehenengo hezkuntza ez jartzeko Administrazioaren jarrera mantentzen da. Larraul, Itziar eta Zubietako eskolak dira.

Larraulgo eskolaren instalazioak ia prest daude, Itziarrekoak aukera dauka moldaketa batzuekin hurrengo 4 urtetan jarraitzeko, udalak dagoeneko eman duen lursailean eskola berria eraiki bitartean. Gogora dezagun Itziarreko eskolak 100 ikasle dituela eta bere eskola behar dutela, eta ez Debara joan. Zubietakoek momentuz konponketa batzuekin jarraitu ahal dute, gune zabalagoa behar duten arren. Beraz ez du ematen diru kontuek oztopatzen dutela, erabaki politikoek baizik.

Aurten eskola hauei egokitu zaien bezala beste eskola txiki guztiak erabaki antzekoak jasotzeko arriskuan daude. EHIGE eta Eskola Txikien Koordinadorak  jarrera politiko desberdina lortzeko aldarrikapenak sustatzen eta eskola txikien izaera eta kalitatezko hezkuntza defendatzen jarraituko dute.

No Responses to “Gipuzkoako hiru eskola txiki egoera larrian”

Care to comment?