Koordinadora

2005eko urrian Bizkaiko Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinadora sortu zen BIGEren egitura barruan. Bere helburua eskola txikietako guraso elkarteen sarea sortzea da, informazio bildu eta trukatzeko, harremanak estutzeko asmoz, askotan gure txikitasunean nahiko isolatuak sentitzen gara eta.

Eskolen arteko komunikazioa eta harremanak bideratzeko tresna egokia izan daitekeelakoan sortu dugu blog hau ere. Orain arte Amoroto, Areatza, Arrankudiaga, Artzentales, Atxondo, Aulesti, Ea, Gatika, Gautegiz-Arteaga, Ispaster, Laukiz, Lemoiz, Mallabia, Munitibar eta Muxikako ordezkariek osatzen dute koordinadora. Bizkaiko eskola txikien datu-basea egiten ari gara eta datorren ikasturtean eskola gehiagoetako ordezkarien parte hartzea lortu nahi dugu. Horretarako, sarea eskualdeka antolatzeko asmoa dugu. Animatu eta parte hartu, denon onerako da eta!

No Responses to “Koordinadora”

Care to comment?