Aurkezpena

Bizkaiko Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinadorak helburu bikoitzaz jarri du martxan blog hau. Alde batetik, eskola txikientzako interesgarria izan daiteken informazioa zuen esku jarri nahi dugu. Horretarako blogaren atal desberdinetan koordinadorak kudeatuko duen informazioa izango duzue. Atal horietan zuen ekarpenak agertzeko bi aukera dituzue, Harremana atalaren bidez zuen ekarpena igorri ala atal bakoitzean azaltzen denari erantzuna bidali zuen komentarioekin.

Baina helburu nagusiena bigarrena da. Bloga eskola txikietako partaideen arteko komunikaziorako tresna duzue. Horretarako oso dinamikoa den Home atala duzue. Atal honetan zuek bidalitako ekarpenak agertuko dira. Zuen ekarpenak bertan argitaratzeko erregistratu egin behar zarete (Bizkaiko Eskola Txikiak erregistratuta zaudete dagoeneko). Gainera edozein argitalpenari erantzuna eman diezaiokezue zuzen zuzenean.

Tresna interesgarria delakoan jarri dugu martxan, baina argi dago eraginkorra izateko zuen ekarpenak behar ditugula. Beraz erregistratu eta berriak bidaltzen hasi!

Euskara Foru Aldundia ona.JPG Bizkaiko Aldundiak lagundutako web gunea

No Responses to “Aurkezpena”

Care to comment?