Archive for the 'Egitasmoak' category

Amoroto eskolako bloga

November 12, 2007 4:07 pm

Kaixo lagunok:
Jakin arazi nahi dizuegu gure eskolan, astero umeekin bloga lantzen ari garela.
Hauxe da helbidea: www.amorotokoeskola.blogspot.com/
Esan behar dugu oso ondo dagoela elkar harremanetarako bide hau.

Hemen adibide bat:

amoroto eskolaJPG.JPGUrriaren 24an, Amorotoko ikasleok “JAI BERDEA” ospatu genuen.
Jai berdea Agenda 21eko ekintza bat izan da. Bizikletaz egiteko herrian zehar ibilbide bat prestatu genuen. Lehen hezkuntzakook, ibilbidea egiten ari ginen bitartean zaborrak batu genituen, ondoren sailkatu eta edukiontzi egokietara bota genituen.

Bloga ikusi

Lemoizkoak Beintzan ostabere

November 5, 2007 4:10 pm

Lemoizkoak Beintzan

Iazko oroimena hain ona izanik, aurten ere Lemoizko eskolako guraso eta umeak Beintzako Orbela aterpetxean izan gara asteburua pasatzen. Oraingo honetan 36 izan gara urriko azken asteburuan bertaratu garenok eta Mikelen iradokizunei jarraituz gure ume txikientzako (3-10 urte bitartekoak) aproposak izan diren jarduerak egin ditugu.
Donamarian

Larunbat goizean Leurtzako urtegietara joan ginen ibilbide laburra egiteko. Ibilbide erraza eta udazkenean murgildutako inguru zoragarria. Goiza bukatzeko Donamariara joan ginen, bertako zabu, tirolina eta gainontzekotan umeak (eta nagusiak) primeran pasatu zutelarik. Aterpetxean bazkaldu ostean, gaztainak biltzera joan ginen basora, bertako gaztainondo zaharren presentziarekin aho zabalik geldituz.
Gaztainondoan
Igandean berriz, Zugarramurdira joan ginen bertako leizeak ikustera. Mikel eta Idoiak prestatutako luxuzko ‘picnic’a dastatu ostean etxerako bidea hartu genuen.
Honi guztiari eguraldi ederra eta Mikel eta Idoiaren tratu berezia eta janari goxoa gehituz gero, beti ere detailez beteak, asteburu zoragarria izan dugula esan behar dugu aurten ere.
Hala ere, hain ondo pasatzeak dilema bat sortzen digu, datorren urtean leku berriren bat ezagutzera joan ala berriz ere Beintzako bisita errepikatu? Dilema gogorra, benetan.

Ispaster eskolak blog bat sortu du

September 3, 2007 10:43 am

Kaixo guztioi, berriro zuen esanetara gaude eskola txikien inguruko edozein gauza kontatzeko gune honetan. 2007-2008 ikasturtea hastear dago eta horrekin eskola txikiak sustatu eta hobetzeko guztion lana.

Eta beroketa ariketak egiten hasteko hemen daukazue pasa den ikasturtearen bukaeran Ispaster eskolak egindako ahaleginen ondorioz sortu duten bloga: www.ispastereskola.blogspot.com

Beste gauzen artean hauxe irakurri ahal izan dugu Ispasterreko blogean: “Ostiral goizetan eskolako bloga egiten dugu, ordenagailu gelan, bakoitza ordenagailu batekin. Astean zehar zer gertatzen den eskolan kontatzen dugu. Oso polita gelditzen zaigu, argazki bat jartzen dugu batzuetan politago gelditzeko; horrela ordenagailuan idazten ikasten dugu”.

Beste aldetik, Bizkaiko eskola Txikien blog honetan zuen iradokizunak edo albisteak jartzeko aukerak gogoratzen dizkizuet:

  • Eskola bakoitzari emandako pasahitzarekin sartu eta “post” (albiste) berri bat sortu.
  • Idatzitako albiste batean iradokizun bat gehitu (errazagoa)
  • Harremana atalean mezu bat idatzi.
  • Baita gure korreo elektronikora edo BIGEkora mezu bat bidaliz ere zuen informazioa jaso eta argitaratuko dugu.

Eskola Txikien Festa giro onean ospatu genuen

June 11, 2007 5:51 pm

Denetariko jolasak, pailazoak, eskoletako lanen erakusketa, txekorra…eta musika kalez kale batukada talde baten eskutik. Zubieta herrian giro onean ospatu genuen eskola txikien festa eta errebindikazio gunea ere izan genuen, noski erraustegiaren kontrakoa. hemen argazki batzuk*. (Klikatu handiagoak ikusteko):

Jolasak1.Paloma Migliaccio Vazquezjolasa2. Paloma Migliaccio Vazquezplaza. Paloma Migliaccio Vazquez

kartela 2007. Paloma Migliaccio Vazqueztxekorra. Paloma Migliaccio Vazquezpublikoa. Paloma Migliaccio Vazquez

jolasak 4. Paloma Migliaccio Vazquezirudi-1. Paloma Migliaccio Vazquezerraustegia-panela1. Paloma Migliaccio Vazquez

Eta argazki gehiago ikusteko Festarako argitaratutako blogean bilatu ahal duzue.

arropa. Paloma Migliaccio Vazquezsardinak.jpgJOlasak 3. Paloma Migliaccio Vazquez

*Argazkilaria: Paloma Migliaccio Vazquez

KORRIKA TXIKI . Martxoak 23. Ispaster.

March 23, 2007 9:50 pm

korrika 032.jpgGaur arratsaldean Ispasterko eskolako umeek Korrika Txiki bat egin dute. Herritik bueltatxo bat emateko ziren, baina eguraldiak ez duenez lagundu, bide erdian buelta eman eta eleizpera joan dira……… Ispasterren euriak ez du euskara gelditu !!!. Aupa Korrika.

ANTZERKI EGUNA Ispasterren. Martxoak 30

11:26 am

enlalona.JPG Datorren Ostiralean, Martxoaren 30ean, Ispasterren ANTZERKI EGUNA ospatuko dogu. Arratsaldeko 5 etan, Eskolako Umeek, Udaberriari ongi etorria emango diote, Antzerkitxo bat eskeiniz. Gero, 6:30 etan, EN LA LONA Taldeak, AMETS ZIRKOA EUSKERAZKO BERTSIOAN Ikusteko aukera emango dituge. Zatozte danok, primeran pasatuko dogu eta …

Hegaztien proiektua Gautegiz-Arteagan

February 26, 2007 7:42 pm

topaketa3.jpgOtsailaren 10ean, zapatuan, goizeko hamar t´erdiak aldera, Muxikako eta Arteagako eskoletako gurasoak, eskola bietako zuzendariak eta irakasle batzuk, eta Elaia zentroko arduradunak bildu ginen Montorre eskolan. Ume ugari be etorri zen. Guztira ehun pertsonatik gora, gehienak muxikarrak.

Hasiera emateko, Gimnasia gelan sartu eta Elaia zentroko Jose Mari eta Edorta Unamunok, ume guztiak begira zituztela lurrean jesarrita, poltsatxo batzuetan zituzten txori batzuek erakutsi zizkiguten.

gehiago irakurri

Lemoizkoak igerian

February 23, 2007 3:47 pm

Lemoizko eskolako 4 urtetik gorako 22 umeak Mungiako igerilekura joaten hasi dira igeriketa ikastaroa egitera. Ekintza hau hirugarren urtez egiten dugu aurten, pozik gaudenaren seinale. Barikuetan 10.15 abiatzen gara autobusez Mungiako igerilekurantz, bertan 11etatik 11.50ak arte uretan aritu ondoren bazkal ordurako eskolara bueltatzeko. Ekintza honetan denok hartzen dugu parte, umeek igerian egiten, gurasoek aldageletan laguntza ematen eta bi monitoreak ordaintzen, irakasleek denbora guztian umeen ardura izaten eta udalak autobusa ordaintzen. Otsailean hasi eta ekainera arte, 14 saio izango dituzte aurten. Udaran Armintzako portuan dzanga egiteko prest!

Santa Agedan kantuan

February 6, 2007 11:59 am

Santa Ageda

Beste eskola askotan bezala Lemoizko eskolako umeak ere ostiralean irten ziren Santa Ageda kantatzen. Goiz osoa ibili ziren umeak auzoz auzo kantuan, irakasle eta zenbait gurasoz lagunduta. Lemoiz auzoetan sakabanatuta dago eta, autobusez Armintzara eta Andrakara joan ondoren, eskolako auzoan Urizarren kantatuz bukatu zuten goiza. Eguraldia ere portatu zen, hotza baina ateri.

Montorrek eta Urretxindorrak parte hartu dute Sare-lehiaketan

January 24, 2007 10:20 am

Bi eskola hauen artean prestatutako proiektua aurkeztu dute BIGEk antolatu duen lehiaketan. Urtarrilean zehar aurkeztu behar dira proiektu guztiak, berez garaiz zaudete zuenak bidaltzeko. Proiektu bat kontatu, argazkiren bat bildu eta bidali, besterik ez duzue egin behar. www.sarekide.net web gunean azalpen guztia daukazue.

Animatu eta parte hartu!