Berriak

Archived Posts from this Category

Eskola Txikietako festa Berrobin

Posted by koordinadora on 02 Jun 2009 | Tagged as: Berriak

Ekainaren 14an Gipuzkoako Eskola Txikien jaia ospatuko da Berrobin. Urtero bezala Eskola Txikietako ume eta gurasoak primeran pasatzeko aukera ederra izango dugu Tolosaldeako herri txiki honetan. Egitaraua eta informazio osoa hemen duzue.

Animatu zaitezte parte hartzera!

EUSKARARI BURUZKO HITZALDIA ISPASTERREN

Posted by Ispaster on 21 Sep 2007 | Tagged as: Berriak

HITZALDIA ISPASTERREN

Pasa den asteazkenean hitzalditxo bat izan genuen Ispasterren.
TTAKUN Elkartearen eskutik, hizlaria Iñaki Eizmendi eta Julio Ibarra hizlari gonbidatua. (Ispasterko Udalaren laguntzarekin).
Gaia: NO SABEMOS EUSKERA… ¿COMO PODEMOS AYUDAR A NUESTROS HIJOS?

Oso interesgarria izan zan, ikuspuntu guztietatik. Euskaldunon ardurak lasaitu eta erdaldunei berriz animatu egiten zitzaien dakiten euskera gutxi erabiltzeko.
Elebiduna (edo gehiago) izatea oso aberasgarria da. Badirudi gainera zenbat eta gehiago burua erabili (hizkuntz desberdinetan) osasungarria ere badela. Eta noski hizkuntza bat behar duzunean jakitea eta erabili ahal izatea ezin hobea da.
Gurasook normalean izaten ditugun hainbat galdera aztertu genituen.
Hitz gutxitan batzeko, esango nuke, umeek naturalki ikasten dituztela hizkuntzak eta naturalki hartu behar direla nahasketak. Erdera, batua edo gure herriko euskera, danak nahastuta erabiltzen badituzte ere, helduko da momentu bat bereizten jakingo dutena. Beti esan ohi dugu umeak esponja bezalakoak direla eta egiaztatu baino ez genuen egin.
Dakigun euskera gutxi beraiei erakustea oso ona da, batez ere gure izaera baikorra agirian jartzen dugulako. Noski, helduko dela momentu bat beraiek guk baino gehiago jakingo dutena, baina bitartean guk ere zerbait ikasiko dugu eta lehen esan dudan bezala gure baikortasuna erakutsiko diegu. Laburpen modura esan, denon artean euskarari bultzakada eman behar diogula.

Eskola Txikien jaiarako dena prest!

Posted by Paloma on 07 Jun 2007 | Tagged as: Berriak

eskolatxikien festakologoa.jpgEkainak 10, hurrengo domekan Zubietan ospatuko den festarako dena prest dago. Egitaraua eta informazio guztia sortu duten blogean daukazuela gogoratu nahi dizuegu. www.blogak.com/zubieta2007. Blog hau bizirik dago, denetariko informazioak ikus ditzakezue eta zalantzarik izanez gero harremanetan jartzeko aukera ere hortxe duzue.

Eskola Txikien Festa 2007 Zubietan izango da

Posted by Paloma on 21 Mar 2007 | Tagged as: Berriak

2007ko ekainaren 10ean ospatuko da Eskola Txikien Festa Zubieta herrian. Hori eta beste albisteak kontatzen duen blog berri bat prestatu dute, hauxe da helbidea: www.blogak.com/zubieta2007

Gaztainak Biltzen

Posted by Areatza on 04 Dec 2006 | Tagged as: Berriak

gaztainak biltzenAreatzako eskolako haurrak urriaren 29an gaztainak biltzen joan ginen gure herriko inguruko parajetara. Aurreko astean zehar eskolan bertan gaztanei buruzko testutxo bat landu genuen: Gaztainak gure arbasoen elikaduraz izan duen garrantzia nabarmenduz eta zelan bildu eta gordetzen ziren aipatzen ere. Halaber; astelehenean urriaren 29a, arrastiko zazpietatik aurrera udaletxeko arkupetan gaztainak erre eta Areatzako aitite-amamak ixtorioak kontatzen zizkiguten bitartean jan genituen.

Gatikan eta Lemoizen Lehen Hezkuntzari ekingo diote

Posted by koordinadora on 21 Jul 2006 | Tagged as: Berriak

Berri onak etorri zaizkigu Gatika eta Lemoiztik. Denbora luzez aurrera eta atzera ibili eta gero, irailan Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloa martxan izango dute eskola bi hauetan. Pena, lehenago ez lortzeagatik hainbat ume eskola hauetatik alde egin behar izana.
Eskola hauek erakusten dute Bizkaian ere Eskola Txikiak bizirik daudela eta urteetan izan den gainbeherari buelta ematen ari zaiola.
Eskola txikiak bizirik, herri txikiak bizirik!

Eskola Txikien II Topaketak

Posted by koordinadora on 21 Jul 2006 | Tagged as: Berriak, Koordinadora

‘Elkarrekin lanean’ lelopean Ekainaren 6an Eskola Txikien II Topaketak izan genituen Durangon. Bertan eskola txikietan ari garen 100 bat irakasle eta guraso elkartu ginen gure eskoletan egiten diren lanen berri eman eta partaide desberdinen arteko komunikazioa bultzatzeko. Gipuzkoarrak nagusi izan baziren ere, pozgarria izan zen Bizkaiko 11 eskola ordezkatuak izatea, Amoroto, Areatza, Arrankudiaga, Aulesti, Bakio, Ispaster, Lemoiz, Munitibar, Muxika, Otxandio eta Zeberio, hain zuzen.
Topaketek bi lan saio izan zituzten. Lehenengoan, Kataluniako Sant Pere de Vilamajor herriko eskolako irakasleek beraien ‘hormarik gabeko’ eskolaren berezitasunen berri eman ziguten. Atseden laburraren ostean hiru tailerretan banatu ginen: ‘Matematika egiteko adina bost’, ‘Txikipress eskolen arteko’ eta ‘Elkarlana: gurasoak, irakasleak, udala’. Bukaeran makina bat barre egiteko aukera izan genuen ‘sorpresari’ esker. Topaketen zehaztasun eta ondorioak prestatzen ari gara ikasturtea hasi eta gero eskola guztietara bidali ahal izateko.
Topaketetan parte hartu genuenok pozik irten ginen, jendearen partehartzea handia izan zen eta helburuak bete egin ziren. Koordinadoraren aldetik Topaketen oso balorazio positiboa egiten dugu eta horrelako ekitaldiak garrantzi handikoak direla uste dugu. Ea hurrengoan eskola gehiagok parte hartzen duen.