Uncategorized
Archived Posts from this Category
Archived Posts from this Category
Posted by Paloma on 02 Feb 2010 | Tagged as: Uncategorized
Ea herrian eskola txiki berri bat zabaldu dute, Natxituko eskola. Atzo bertan ateak zabaldu zituzten eta momentuz dauden 8 ikasle eraikin berrituan klase hartu zuten. Egun dauden arazoekin pozteko albistea da, eskola berri bat zabaltzea.
Haur hezkuntzako zentro honetan 2 eta 4 urte bitarteko haurrak daude. Ikasleentzako bi gela psikomotrizitatea lantzeko gela, jantokia, irakasleentzako bulegoa eta batzar lekuak osatzen dute eskola. Natxituko eskola herriaren proiektua izan da eta gurasoen parte hartzea ezinbestekoa izan da, Amaia Orbek Natxituko eskolako irakasleak esan duen bezala.
Posted by Paloma on 22 Jan 2010 | Tagged as: Uncategorized
Gaur egun Eskola Txikiak kalitatezko eskolak dira eta herriak bizirik mantentzen dituzte. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ez du, antza, modu berean ikusten. Ez dakigu seguru zer gerta daiteken eskola txikiekin, baina arriskuan daudela uste dugu. Egoera larrian daudela.
Hori dela eta, honekin batera bidaltzen dugun atxikimendua (manifestua) sinatzea eskatzen dizuegu, zuzendaritzak, eskola kontseiluak, IGEak eta Udalak sinatu ahal dute. Mesedez, berbidali lehen bait lehen nahi duzuen modura, posta elektronikoz, arruntaz, faxez.
Aldi berean, eta indarra hartu eta erakusteko, gure eskola txikietan ikasi duten egun gizartean ezagunak diren pertsonekin harremanetan jarri nahiko genuke. Zuen eskoletan ikasi duten pertsona ezagunak zeintzuk diren jakinarazten badiguzue eskertuko genizuke. Agian haien harremana dauzkazue ere.
Zuen parte hartzea espero dugu, eskerrik asko,
Posted by Paloma on 17 Dec 2009 | Tagged as: Uncategorized
Eskola Txiki batzuk arazoetan daude, eskola handitu nahian edo lehenengo hezkuntza osatu nahian dabiltza eta Hezkuntzatik laguntza baino oztopoak besterik ez dute jaso. Hori dela eta komunikatu bat eta manifestu bat sortu dute eta komunikabideetan hedatu dute. Hona hemen dokumentu biak:
Algunas Eskola Txikiak están teniendo dificultades, quieren ampliar la escuel o completar primaria, por ejemplo, y en vez de recibir ayuda de Educación solo reciben impedimentos. Por esta razon se ha decidido escribir un comunicado y un manifiesto de las Eskola Txikiak y difundirlo en prensa. Aquí teneis los documentos:
Posted by Paloma on 24 Nov 2009 | Tagged as: Uncategorized
2009ko ekainaren 25ean, Eskola Txikietako IV. Topaketak ospatu genituen Durangoko Institutuan. Bildumaren liburuxka ari dira prestatzen. Bitartean hemen aurkitu ahal duzue topaketen balorazioa:topaketak09_balorazioa.pdf
El 25 de junio de 2009 tuvo lugar el IV Encuentro de Eskola Txikiak en el instituto de Durango. Están preparando una publicación resumen, mientras tanto aquí teneis la valoración de las jornadas: Valoracion IV encuentro Eskola Txikiak
Posted by Paloma on 12 Nov 2009 | Tagged as: Uncategorized
Jakingarria aldizkariak antolatutako jardunaldia da. Aldizkariaren 64. alean eskola txikiei buruzko gaia argitaratu zuten eta horren ondorioz hitzaldi hauek antolatzea erabaki zuten. Informazio gehiago:jardunaldiaren aurkezpena.doc . Jardunaldiaren programazioa:EskolaTxikien ekarpenaren handitasuna.pdf
Posted by Paloma on 01 Jul 2009 | Tagged as: Uncategorized
Kaixo, aurten koordinadoratik eman ditugun pausuak eta momentuz daukagun asmoak azaltzeko diptiko bat editatu dugu. Hurrengo esteka sakatuz pdf. artxiboa ikusi ahal duzue. Irailean eskola txikietara bidaliko ditugu batzuk.memoria laburra08-09.pdf
Pinchando en el vínculo anterior podeis ver un diptico con una memoria de los pasos que la coordinadora ha dado durante este curso (euskera y castellano). en septiembre enviaremos unos ejemplaes a las escuelas.
Posted by Paloma on 15 Jun 2009 | Tagged as: Uncategorized
Jolasak, karaokea, puzgarri erraldoiak… denetarik egon zen atzoko festan Berrobin. Laster argazki gehiago ikusi ahal izango dugu.
Posted by Paloma on 11 Jun 2009 | Tagged as: Uncategorized
Laster izango ditugu Eskola Txikien IV. topaketak. Aurten ere Durangon izango dira eta hementxe daukazue egitaraua. Dena prest egoteko gutxi falta da eta zuen parte hartzea nabarmena izango delakoan gaude. Ikasteko eta irakasteko gune honetan elkartzea espero dugu. Egitaraua:

ESKOLA TXIKIETAKO TOPAKETAK 2009ko EKAINAREN 25ean:
DURANGOKO INSTITUTUAN
09:00/09:15 - Harrera eta material banaketa
09:15/09:30 - Topaketen hasiera ofiziala
09:30/10:45 - ANTONIO BUSTOS (Irakasleentzat):
“CUANDO SE APRENDE POR CONTAGIO”
10:45/11:30 - KOMUNIKAZIOAK/TAILERRAK
11:30/12:00 - Atsedena - Kafea
12:00/12:45 - KOMUNIKAZIOAK/TAILERRAK
12:45/13:30 - KOMUNIKAZIOAK/ TAILERRAK
13:30/15:00 - Bazkaria
15:00/17:00 - HITZALDIA: CARLOS GALLEGO (Irakasleentzat)
15:00/17:00 - HITZALDIA: ANTONIO BUSTOS (Gurasoentzat)
17:00/17:45 - ITXIERA EKITALDIA
Posted by Paloma on 11 Jun 2009 | Tagged as: Uncategorized
Igande honetan izango dugu aukera ezin hobea gure artean ezagutu eta harremanak finkatzeko. eta noski, ondo pasatzeko!. Berrobin dena prest dago eta egitaraua hurrengoa da:
EGITARAUA BERROBI 2009
10:30- Ongi etorria eta festaren hasiera.
11:00- 13:00 Jokoak eta karaokea.
13:30- 14:00 Lekuko aldaketa(Berrobi-Altzo).
14:00- Bazkaria(frontoian).
16:30- 18:00 Pirritx eta Porrotxen emanaldia.
17:15- 18:00 Motozerraz egindako taila.
18:00- 19:00 Festari amaiera emateko herriko gazteen trikitixa erromeria.
Bestelakoak: Goizeko 11etatik aurrera goiz eta arratsaldez.
- Puzgarriak.
- Erakusketa digitala Eskolan
- Zaldi paseoak Errota eta Lapatza bitartean
- Tailako tailer erakusketa
- Tailerrak…