Archive for the 'Uncategorized' category
Aurtengo eskola txikien jaia Altzon ospatuko dugu. Hori dela eta Altzoko eskolak bere historia bildu du dokumentu batean eta guztioi eskaini digu. Horretan eskolak herrian daukan garrantzia ikusi ahal dugu, besteak beste. altzoko eskolaren iragana-r.pdf
Eskola txikien historia guztiak ezagutzea polita izango litzateke. Zuen eskolakoa ezagutzen al duzue? Bidaltzen badiguzue web gune honetan argitaratu ahal izango dugu, eskolako ikasle, irakasle eta familia guztiek eskuratu ahal izateko. gure historia bidali
Categories: Uncategorized
No Comments »
Atzo izan zen Eusko Legebiltzarraren Larraulgo eskola 12 urtera luzatzearen eztabaida eta bozketa. Larraulgo ordezkariek Legebiltzarrean aurkeztu zuten euren kasua, eta jasotako jarrerak islatu dira atzo Legebiltzarrean, ez da aldaketarik izan. PSOE da aurka bozkatu duen bakarra, beste alderdi guztiek eman dute baietza:
2010/2011 ikasturtean 8 urtera arteko Lehen Hezkuntza jartzea Larraulen martxan, eta progresiboki 12 urtera arte luzatzen joatea.
Legebiltzarkideek eskatu diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari birplanteatu dezala bere ezetza, Larraulgo eskolak baldintza guztiak betetzen dituelako: legeak agintzen duen haur kopurua, udalaren inplikazio osoa (eskolarako egoitza udalak jartzen du, Jaurlaritzak egin beharreko gastua kenduz) eta herriko sektoreak batzen dituen proiektua izatea (irakasle, guraso, udal…).
Categories: Uncategorized
No Comments »
Ea herrian eskola txiki berri bat zabaldu dute, Natxituko eskola. Atzo bertan ateak zabaldu zituzten eta momentuz dauden 8 ikasle eraikin berrituan klase hartu zuten. Egun dauden arazoekin pozteko albistea da, eskola berri bat zabaltzea.
Haur hezkuntzako zentro honetan 2 eta 4 urte bitarteko haurrak daude. Ikasleentzako bi gela psikomotrizitatea lantzeko gela, jantokia, irakasleentzako bulegoa eta batzar lekuak osatzen dute eskola. Natxituko eskola herriaren proiektua izan da eta gurasoen parte hartzea ezinbestekoa izan da, Amaia Orbek Natxituko eskolako irakasleak esan duen bezala.
Categories: Uncategorized
No Comments »
January 22, 2010 12:20 pm
Gaur egun Eskola Txikiak kalitatezko eskolak dira eta herriak bizirik mantentzen dituzte. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ez du, antza, modu berean ikusten. Ez dakigu seguru zer gerta daiteken eskola txikiekin, baina arriskuan daudela uste dugu. Egoera larrian daudela.
Hori dela eta, honekin batera bidaltzen dugun atxikimendua (manifestua) sinatzea eskatzen dizuegu, zuzendaritzak, eskola kontseiluak, IGEak eta Udalak sinatu ahal dute. Mesedez, berbidali lehen bait lehen nahi duzuen modura, posta elektronikoz, arruntaz, faxez.
Aldi berean, eta indarra hartu eta erakusteko, gure eskola txikietan ikasi duten egun gizartean ezagunak diren pertsonekin harremanetan jarri nahiko genuke. Zuen eskoletan ikasi duten pertsona ezagunak zeintzuk diren jakinarazten badiguzue eskertuko genizuke. Agian haien harremana dauzkazue ere.
Zuen parte hartzea espero dugu, eskerrik asko,
ESKOLA TXIKIEN MANIFESTUA.doc
Categories: Uncategorized
No Comments »
December 17, 2009 7:50 pm
Eskola Txiki batzuk arazoetan daude, eskola handitu nahian edo lehenengo hezkuntza osatu nahian dabiltza eta Hezkuntzatik laguntza baino oztopoak besterik ez dute jaso. Hori dela eta komunikatu bat eta manifestu bat sortu dute eta komunikabideetan hedatu dute. Hona hemen dokumentu biak:
dokumentua azkena.doc
ESKOLA TXIKIEN MANIFESTUA.doc
Algunas Eskola Txikiak están teniendo dificultades, quieren ampliar la escuel o completar primaria, por ejemplo, y en vez de recibir ayuda de Educación solo reciben impedimentos. Por esta razon se ha decidido escribir un comunicado y un manifiesto de las Eskola Txikiak y difundirlo en prensa. Aquí teneis los documentos:
ESKOLA TXIKIEN MANIFESTUAcast.doc
dokumentua azkena GAZT.doc
Categories: Uncategorized
No Comments »
November 24, 2009 6:07 pm
2009ko ekainaren 25ean, Eskola Txikietako IV. Topaketak ospatu genituen Durangoko Institutuan. Bildumaren liburuxka ari dira prestatzen. Bitartean hemen aurkitu ahal duzue topaketen balorazioa:topaketak09_balorazioa.pdf
El 25 de junio de 2009 tuvo lugar el IV Encuentro de Eskola Txikiak en el instituto de Durango. Están preparando una publicación resumen, mientras tanto aquí teneis la valoración de las jornadas: Valoracion IV encuentro Eskola Txikiak
Categories: Uncategorized
No Comments »
November 12, 2009 5:25 pm
Kaixo, aurten koordinadoratik eman ditugun pausuak eta momentuz daukagun asmoak azaltzeko diptiko bat editatu dugu. Hurrengo esteka sakatuz pdf. artxiboa ikusi ahal duzue. Irailean eskola txikietara bidaliko ditugu batzuk.memoria laburra08-09.pdf
Pinchando en el vínculo anterior podeis ver un diptico con una memoria de los pasos que la coordinadora ha dado durante este curso (euskera y castellano). en septiembre enviaremos unos ejemplaes a las escuelas.
Categories: Uncategorized
No Comments »
Jolasak, karaokea, puzgarri erraldoiak… denetarik egon zen atzoko festan Berrobin. Laster argazki gehiago ikusi ahal izango dugu.


Categories: Uncategorized
No Comments »
|