|
Eskola txikiak definitzea ez da erraza. Ume-kopuru txikiak (normalean 100 baino gutxiago) hala eskatuta, Eskola Txikiek adin desberdineko ikasleak ikastalde berean elkartu behar dituzte. Gehienetan landa ingurunean egoten dira kokaturik, herri edo auzoko eskola bakarra izaten dira eta gehienez sei ikastalde izaten dituzte. Horrela definitzen ditu Eskola Txikiak Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 21/2009 dekretuak. Hala ere, badira definizio honen baldintza guztiak betetzen ez dituzten Eskolak euren burua Eskola Txikitzat hartzen dutenez gure koordinadoran parte hartzen dutenak.
Eskola txikietako hezkuntza- sistemak ezaugarri zehatzak dauzka, horien artean abantailak eta oztopoak daude. Abantailen artean interakzioa eta integrazioa aipatzen dira. Umeak talde txikietan ikasten dute eta adin desberdinetakoak dira, horrela konparazioak egiteko eta konpetibitaterako aukera gutxi geratzen dira. Zailtasunen artean irakasleen gehiegizko eginkizunak eta materiala egokitzeko zailtasuna nabarmenak dira. Azpimarratu behar da erlazio zuzenagoa dagoela eskola osatzen duten partaide guztien artean.
Bizkaiko Eskola Txikiak
|
|
No Responses to “Eskola Txikiak”
Care to comment?