Gurekin harremanetan jartzeko aukera desberdinak dituzu:
Tel: 944169360
Fax: 944166648
Helbidea: Ronda, 27-1. ezk. 48005 Bilbao
Edo bete dezakezu hurrengo formularioa:
2 Responses to “Harremana”
Josu, Garraldako eskolatik
wrote a comment on 2011/05/12
Egunon.
Garraldatik idazten dizuet, Nafarroako pirinio aldetik, bertako 4 eskolaren izenean
Gipuzkoako, Araba eta Bizkaiko eskola txikiekin kontaktuan jartzea pentsatu dugu, MECek Madrildik eskeintzen dituen programa batzun berri emateko eta aldi berean eskolaren batzuk gure bidelagun izan nahi duten jakiteko.
Proiektu hauek ARCE dute izena eta Espainiar estatuko probintzi ezberdinetako eskolen artean egitekoa da. Eskola batek bere proiektua aurkezten du eta beste probintzi ezberdinetako bi eskolak bat egiten dute berarekin proiektu hori aurrera eramateko. Proiektua onartuz gero, eskola bakoitzarendako 8200€ arteko laguntza dago. Nik uste nahikoa arrazoi badela interesatzeko.
Iruñeako ILZko (Irakasleen Laguntza Zentrua) gure aholkulariak Espainiako edozein eskolarekin bat egiteko esaten zigun (bera erdalduna da), baina gure asmoa beste eskola euskaldun batzukin bat egitea da, D ereduko eskolak baigara. Horregatik jo dugu zuengana: euskaldunak zaretelako, gure eskolak bezala eskola txikiak zaretelako, 3 eskolen artean topaketa egitean ikasleak eta irakasleak euskaraz ariko garelako (gure ikasleei ongi etorriko zaie), harreman berri bat sortzeko…
Hala ere, 3 arazo daude:
1- Proiektua onartzea
2- Proiektua aurkezteko epea hilabete honen bukaera artekoa da
3- Gure eskolek Zientzietako proiektu bana aurkezteko asmoa dute, beraz, gurekin bat egin nahi duenak, aurretik zientzietako proiekturen batean sarturik edo zientziak erakusteko modu bereziren bat izatea komeniko litzateke.
Gure inguruan 4 eskola gara, beraz 4 proiektu ezberdin aurkez daitezke (4ak zientzietakoak beharko lukete, hala esan didate zuzendariek) eta zuen 4 eskola batu, erkidegoko beste probintzi bateko beste 4 eskolarekin.
Hemen duzue MECeko orrira joateko lotura, bertan ikusiko duzue zertaz doan: sakatu hemen
Besterik gabe, eskolaren batzuk animatzen badira, deitu edo idatzi lehenbailehen eta hitzeginen dugu.
Laister arte.
–
Josu Etxanobe
Garralda, Auritz, Aurizberri, Luzaide, Erro eta Zubiriko eskoletako Koordinatzailea.
Coordinador de las escuelas de Garralda, Burguete, Espinal, Valcarlos, Erro y Zubiri.
Tfn: 948764401
Eskortaldea z/g.
31693 GARRALDA
Paloma
wrote a comment on 2011/11/15
Kaixo Josu, aspaldin bidali diguzu mezu hau, baina oraintxe ikusi dut. Barkatu, webgune hau aurten ez dut asko mugitu eta sartzen diren iradokizun asko spam dira, beraz orain arte ez dut arreta ipini.
Gipuzkoako edo Bizkaiko norbaitekin hitz egin duzu jada?

Care to comment?