Laster izango ditugu Eskola Txikien IV. topaketak. Aurten ere Durangon izango dira eta hementxe daukazue egitaraua. Dena prest egoteko gutxi falta da eta zuen parte hartzea nabarmena izango delakoan gaude. Ikasteko eta irakasteko gune honetan elkartzea espero dugu. Egitaraua:
ESKOLA TXIKIETAKO TOPAKETAK 2009ko EKAINAREN 25ean:
DURANGOKO INSTITUTUAN
09:00/09:15 - Harrera eta material banaketa
09:15/09:30 – Topaketen hasiera ofiziala
09:30/10:45 – ANTONIO BUSTOS (Irakasleentzat):
“CUANDO SE APRENDE POR CONTAGIO”
10:45/11:30 – KOMUNIKAZIOAK/TAILERRAK
11:30/12:00 – Atsedena – Kafea
12:00/12:45 – KOMUNIKAZIOAK/TAILERRAK
12:45/13:30 – KOMUNIKAZIOAK/ TAILERRAK
13:30/15:00 – Bazkaria
15:00/17:00 – HITZALDIA: CARLOS GALLEGO (Irakasleentzat)
15:00/17:00 – HITZALDIA: ANTONIO BUSTOS (Gurasoentzat)
17:00/17:45 – ITXIERA EKITALDIA
Igande honetan izango dugu aukera ezin hobea gure artean ezagutu eta harremanak finkatzeko. eta noski, ondo pasatzeko!. Berrobin dena prest dago eta egitaraua hurrengoa da:
EGITARAUA BERROBI 2009
10:30- Ongi etorria eta festaren hasiera.
11:00- 13:00 Jokoak eta karaokea.
13:30- 14:00 Lekuko aldaketa(Berrobi-Altzo).
14:00- Bazkaria(frontoian).
16:30- 18:00 Pirritx eta Porrotxen emanaldia.
17:15- 18:00 Motozerraz egindako taila.
18:00- 19:00 Festari amaiera emateko herriko gazteen trikitixa erromeria.
Bestelakoak: Goizeko 11etatik aurrera goiz eta arratsaldez.
- Puzgarriak.
- Erakusketa digitala Eskolan
- Zaldi paseoak Errota eta Lapatza bitartean
- Tailako tailer erakusketa
- Tailerrak…
Ekainaren 14an Gipuzkoako Eskola Txikien jaia ospatuko da Berrobin. Urtero bezala Eskola Txikietako ume eta gurasoak primeran pasatzeko aukera ederra izango dugu Tolosaldeako herri txiki honetan. Egitaraua eta informazio osoa hemen duzue.
2008ko ekainaren 25ean Durangon izandako topaketak liburuxka batean jaso dira. Horietan hitzaldiak eta tailerren datuak, argazkiak eta jardunaldien balorazioa ikusi ahal ditugu.
Bizkaiari dagokionez informazio hau aurkitu ahal dugu:
Gurasoen tailerra.
Gautegiz-Arteagako “Montorre” eta Muxikako “Urretxindorra” eskoletako Inguruko hegaztiak proiektua.
Portfolio europarra: Lemoizko eskola (hizkuntzen pasaportea)
Bihurrikerien liburua, Arrankudiaga eskolan
Bizkaiko hiru eskola txikien proiektua: Arrankudiaga, Areatza eta Zeberioko eskolak
Bada garaia ikasturte honetako Bizkaiko Eskola Txikien Gurasoen batzarra izateko. Egungo egoera aztertu, azken hilabetetan izandako aldaketak ezagutu eta beste gauza batzuk komentatzeko batzarra. Hauxe gai ordena:-Instituzioekin pasa den urtean izandako harremana.
-Gaur egungo egoera, nor dago zer egiten (Bizkaian, Gipuzkoan, Instituzioetan)
-Web guneak, Gipuzkoakoa, Bizkaikoa eta eskoletakoak
-Eskoletako beharrak
-Aurtengo eginbehar-helburuak.
-Aurtengo jaia
-bestelakoak
BIGEko egoitzan bilduko gara otsailaren 18an arratsaldeko 6etan, Bilboko Ronda Kalea,27. 1.Ezkerra. Zuek guztiok hemen egotea espero dugu eta zuen ekarpenak mahairatuko duzuelakoan gaude.
Urtero bezala matrikulazio garaia iritsi denez, Lemoizko eskolan jaitxo bat ospatuko dugu larunbatean, otsailaren 7an. Jaiaren helburua familia berriak eskola eta bertako errealitatera gerturatzea da. Arratsaldeko 5etan hasiko gara Kiska taldearen ‘Bolaluma’ antzezlanarekin, ondoren txokolate lapikoaren inguruan elkartu eta eskola ezagutzeko aukera izango dugularik.
Aspalditik geneukan kartel bat egiteko asmoa, baina oso eskola gutxi garenez kartel gutxi ateratzeko diru asko gastatuko genukeela uste genuen.
Horregatik kartel horri balio bat ematea pentsatu genuen, erabiltzeko kartel bat izan behar zuen. Eta erabiltzeko kartel bat, idazteko kartel bat izan daiteke. Hau dela eta koaderno antzeko kartel bat atera dugu, eskolan jarri behar dituzuen oharrak idazteko. Jai baten programazioa, adibidez, ekintza bat ezagutarazteko, eta abar.
Eskola bakoitzari ale batzuk bidaliko dizkizuegu, behar duzuenean erabiltzeko. Bai IGEk bai zuzendaritza taldeak edo irakasleek erabili ahal izango duzue. Kartel erabilgarria izatea espero dugu.
Eskola Txikien III Topaketak datorren asteazkenean, ekainaren 25ean, izango dira Durangon. Eskola Txikietako irakasle eta gurasoekin bat egin eta esperientzia desberdinak ezagutzeko aukera ederra dugu. Parte hartzeko Matrikula inprimakia bete eta bertan azaltzen den moduan bidali. Epea ekainaren 20an bukatzen da.
Animatu!
Ekainaren 25ean Durangoko institutuan egingo dira aurtengo topaketak. Egun osoan zehar hitzaldiak eta tailerrak izango dira. Modu didaktiko eta entretenigarrian prestatuta dagoen egitarauan gurasoen intereseko batzuk daudela uste dugu, eta hara joateko animatzen zaituztegu. Beheko irudian egitaraua ikusi ahal duzue.
Egitaraua handiagoa ikusteko eta inprimatzeko: egitaraua.doc