Txokoa
Created by Paloma on 26 Feb 2007 | Tagged as: Uncategorized
Eskoletako esperientziak era zabalean kontatzeko txokoa.
ARRANKUDIAGAKO ESKOLAK EGINDAKO ELKARRIZKETA:
“Niri motorrak gustatzen zaizkit”
![]()
Entrebista hau mutil bati egin diogu, Diego, motorrei buruz doa. Ezkonduta dago, mutil bat dauka (Peio), eta Alainen auzokidea da. Arrankudiagan bizi da.
Lehenengo, hasi zen bizikletan ibiltzen. Eta gero, 16 urterekin motorrean ibiltzen. 2007ko Maiatzaren 18an, egin genuen entrebista.
1.-Zelan zaude? (Alain)
Ni ondo, eta zuek?
2.-Etorri zara zure motorrarekin? (Jon Beaskoetxea)
Ba bai.
3.-Gustatzen zaizu motorrean Ibiltzea?(Lander)
Bai, nabaritzen da ezta? eta zuei?
Denok: Baiii!!!
4.- Zelan sentitzen zara motorrarekin? (Jon Barriuso)
Ondo, oso dibertigarria da eta ondo sentitzen naiz.
5.- Zein da zure ustez markarik onena? (Selene)
Ez dakit, baina asko daude. Beno, asko ez. Dukati eta Honda, horiek dira arekatuenak.
6.-Joaten zara kaletik motorrean ibiltzen?(Itxaso)
Bai, batzutan bai, baina normalean menditik.
7.- Ezagutzen al duzu motorista ezagun bat? (Ibon)
Ez, ez ditut ezagutzen. Aldizkarikoak eta telebistakoak bakarrik.
8.- Zelan ikasi duzu hainbeste motorrei buruz? (Asier Zaballa)
Aldizkariak irakurtzen eta telebista ikusten.
9.- Zenbat urterekin hasi zinen motorrean ibiltzen? (Xabier)
Hamasei urtekin hasi nintzen.
10.- Motor zaharrak, nolakoak ziren? (Jon Esparta)
Uste dut astunagoak eta potentzia gutxiagokoak.
11.-Motorrak noiz eta non asmatu ziren? (Iker)
Motorrak, Alemanian asmatu ziren pasa den mendean.
12.-Joan zara Jerez edo Qatarreko karrera ikustera?(Mikel)
Orain dela hiru urte Montmellora joan nintzen, aurten ez.
13.-Zenbat pista daude munduko GP txapelketan ? (Maider)
Ba, ez dakit. 18 lasterketa honetan: Europan batzuk, Afrikan 1, Asian batzuk . Europan gehienak.
14.- Zirkuiturik errazena zein den badakizu? (Maddi)
Hori norberaren arabera. Esaten dute Txinakoa dela errazena.
15.- Munduko txapelketa zirkuituen artean zeinek dauka kurbarik arriskutsuena? (Naroa)
Estanbulen esan zuten dagoela kurbarik arrizkutsuena, eta beste egunean , telebistan esan zuten.
16.-Daukazu minimotosetan ibiltzeko zirkuito bat?, zelan da? (Asier Larrinaga)
Ez, ez daukat. Txikia. Minimotosetako zirkuitoak dira oso txikiak, moto txikietan ibiltzeko.
17.- Zuk, derrapeak egiten dakizu? Zelan egiten dira? (Unai)
Ba , joaten zara askar eta bat batean balaztatzen duzu.
18.-Badakizu nor doan lehenengoa txapelketan? (Mikel)
Uste dut Stoner doala.
19.- Ikusten dituzu karrerak? (Mikel)
Igandero, ze orain karrerak daude. Martxoan hasten dira eta ekainean amaitzen dira.
20.- Zergatik jausten dira karreretan? (Mikel)
Oso azkar doazelako.
21.- Ikusi duzu norbait jausten?(Mikel)
Bai, telebistan, eta zuk?
22.- Zure motorra ze motatakoa da: trial, kaletik ibiltzeko, karrerak egiteko ala quad? (Yaiza)
Trialekoa ez du korrika askorik egiten , baina nire motorra menditik ibiltzekoa da.
23.- Zenbat zaldi ditu zure motorrak? (Olatz)
Gutxi, 15 edo 16. Kalekoak asko dituzte.
24.- Zenbat kilometro orduko egin ahal du zure motorrak? (Ane)
Nire motorrak topera 100 kilometro orduko, baina igual ez da heltzen. Baina errepideko motorrak asko egin ahal du.
25.- Zure motorraren gasolina, zein da? (Eneko)
Normala, kotxeen modukoa. Batzuk erabiltzen dute gasolina eta olioa nahastuta.
26.- Gurpil mota guztiak dakizkizu? (Ibon)
Gurpilak daude: errepidean ibiltzeko eta menditik ibiltzeko.
27.- Eta zureak zeintzuk dira? (Ibon)
Mendikoak dira.
28.-Cúales son las partes más importantes que tiene la moto? (Yulen)
Las partes más importantes son el motor y las ruedas. El motor tiene que funcionar bien, y las ruedas tienen que estar sin desgastar.
29.-GP motorrak bereziak dira? (Maddi)
Bai, oso bereziak dira. Apropos egiten dira lasterketarako eta oso garestiak dira.
30.- Depositoa beteta dagoenean, zenbat kilometro egin ahal du zure motorrak? (Jon Beaskoetxea)
500 kilometro.
31.- Joaten zarenean radarretik, argazkiak ateratzen dizkizute? (Maddi)
Bai, motorraren atzetik. Matrikulak oso txikiak dira.